XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Judatar araolariak (Exorzistak)(13) Batean eta bestean, etsayak botatzen zituzten judutar batzuek ere, etsai-mendean zeudenen gañera Jesus Jaunaren izena deitzen zuten, esanaz:
(14) Orrela ari ziranak, Eszeba izeneko apaiz-buru judutar baten semeak ziran.
(15) Baño, etsai gaiztoak, erantzun eta ala esan zion:
(16) Ta etsai gaiztoa barruan zeukan gizona ayen gañera irauli zan, eta biren jabe eginda, azpiratu egin zitun; eta etxe artatik biak, larru gorritan eta zaurituta, iges egin zuten.
(18) Eta sinismendun asko beren aztikerizko egiteak aitortzera joan ziran.
(19)
(20) Onela, indartsu azitzen eta sendotzen ari zan Jainkoaren itza.
(21) Arazo auek bukatuta, Paulo'k Espiritu Santuaren argibidez, Mazedonia ta Akaya zear, Jerusalen'era joateko asmoa artu zuan, eta esan:
(22) Eta bere laguntzalle bi, Timoteo ta Erasto, Mazedonia'ra bialduta, bera, aldi batean, Asia'n gelditu zan.
Efeso'ko ixkanbillak.(23) Baño aldi artan Jaunaren Bidea zala-ta, ixkanbillak sortu ziran, eta ez txikiak sortu ere.
(24)